Hobekuntzak zerbitzu publikoetan Nafarroan - 2023-2027 legealdia - Konfiantza eraikitzen
Zerbitzu publikoak hobetzea
Legegintzaldiko lehen urtean hezkuntza, etxebizitza, enplegu eta herritarren arretaren arloko proiektuak jarri ditu abian
Haur Hezkuntzako lehen zikloa, doan
Lehen aldiz Nafarroan, familiek ez dute ordaindu beharko Gobernuaren eta udalen mendeko haur eskolengatik
2024-2025 ikasturtean, 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloa doakoa izanen da bai Foru Gobernuak kudeatutako haur eskoletan, bai Foru Gobernuarekin hitzarmenak dituzten toki entitateen mendeko haur eskoletan izena emandako seme-alabak dituzten familia guztientzat.
Hezkuntza Departamentuaren jarduera bat da, 0-3 zikloa hezkuntzako etapa bete-betean bihurtzeko asmoaren barruan, LOMLE Hezkuntzaren Lege Organikoaren filosofiarekin eta arauzko xedapenekin bat etorriz. Neurriarekin batera, zikloan onartzeko irizpide berriak ezarri dira, hezkuntza goiztiarra errazteako sozioekonomiko zaugarrienak diren familien seme-alabei. Halaber, Haur Hezkuntzako etapan ratioak jaitsi dira hezkuntzari dagokionez, ACNEAE indizearen arabera, zaurgarrienak diren ikastetxeetan.
Etxebizitzen alokairuen poltsa kudeatzea
Parke publikoa handitzeko hobekuntza neurriak
Hemendik aurrera etxebizitza alokairu poltsari lagatzen dioten jabeei ordaintzen zaien prezioa % 6 handitzea, haren erakargarritasuna bultzatzeko. Horri dagokionez, honako hauek nabarmentzen dira: lagapenaren unean bertan hiru hileko oso automatikoki ordaintzea; hileko guztiak kobratzeko segurtasuna egotea, eta, lagapena bukatzen denean, etxebizitza lagapena egin zen uneko egoera berean jasotzeko bermea izatea. Era berean, % 60tik % 70era handitu da Errenta Aitorpenean jabeek zergak arintzeko duten kenkaria.
IdiSNA berrakreditatzea Nafarroako ikerketa sanitarioko zentro gisa
Carlos III Institutuak berrakreditazioa eman dio IdisNAri hurrengo 5 urteetarako
Otsailean, Nafarroako Ikerketa Sanitarioko Institutuak (IdiSNA) Carlos III.a Osasun Institutuaren Ebaluazio Batzordearen oniritzia jaso zuen, ikerketa sanitarioko institutu gisa duen akreditazioa heldu diren 5 urteetarako berritzeko. Ospitale inguruneko ikerketa lanaren ondoriozko emaitza zientifikoen eta itzulkin onuragarrien (sanitarioak, sozialak eta ekonomikoak) bikaintasuna aitortzea.
Ebaluazio txostenak IdiSNAren jarduera zientifikoaren bikaintasuna nabarmentzen du, eta gaitasun handia duela funtsak erakartzeko, talentua gehitzeko eta kalitate eta inpaktu handiko ekoizpen zientifikoa egiteko.
Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorrak onartzea
6.300 milioi euro baino gehiago dituzte. Horrek esan nahi du inoizko handienak direla
Nafarroako Parlamentuak martxoan onartu zituen Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Aurrekontuek 6.300 milioi baino gehiago dituzte; hau da, 2024an % 10,5eko hazkundea egon da 2023an onartutako aurrekontuarekin alderatuta.
Aurrekontuaren zenbateko osotik, 3.000 milioi euro baino gehiago gastu sozialerako izanen dira, eta horrek berriz ere erakusten du hezkuntzaren, etxebizitzaren, osasunaren eta eskubide sozialen arloek, besteak beste, defendatzen dituzten politiken aldeko benetako apustua dagoela.
Enplegurako Orientazio eta Berrikuntzako bi zentro berri (EOZ) Tuteran eta Iturrondon
Erriberan eta Iruñerrian lan merkatuan sartzeko laguntza eta berrikuntza
2023ko urrian hasi zen lanean Tuterako Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Laguntza eta Berrikuntza Zentro berria (EOZ), halako ezaugarriak dituen Erriberako lehen zentroa.
2023ko apirilean ezaugarri bereko zentro bat jarri zen martxan Iruñerrirako, Iturrondoko enplegu agentzian.
Zerbitzu honen helburua da orientazioko eta ekintzailetzako proiektu berritzaileak bultzatzea, enplegurako sarbidea aktibatzeko. Zentro berriak sortzeko inbertsioa 4,5 milioikoa izan da, Europako Next Generation funtsen kontura finantzatutakoa.
Aurretiko hitzordurik gabeko aurrez aurreko arretara itzultzea
Herritarren Arretarako eta Erregistroko 30 bulegoek arreta ematen dute, ordua erreserbatuta eta erreserbatu gabe
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak parte-hartze prozesu bat abairazu zuen, herritarrek parte har zezaten herritarren arretarako bulegoen diseinuan. Horren ondorioz, Herritarren Arretarako eta Erregistroko 30 bulegoek aurretiko hitzordurik gabeko aurrez aurreko arretaren modalitatea berreskuratu zuten azaroan, aurretiko hitzordua nahitaezkoa baitzen ordura arte.
Orain, aurretiko hitzordurik gabeko aurrez aurreko arreta ematen dute lehen orduan, eta hitzordua erreserbatzeko aukera dago oraindik gainerako ordutegian; denbora tarte librerik badago, halere, arreta ematen zaie ordua eskatu gabe joaten diren pertsonei. Horrela, Gobernua herritar guztien beharretara egokitzen da.
Nafarroak bere gain hartu du Euroeskualdeko lehendakaritza eta POCTEFAren bi deialditan parte hartu du
Oso legealdi europarra hasi da, Automobilgintzaren Aliantzaren buru ere izaten ari baita
Nafarroak jarduera bizia izan du Europan legealdi hasieran. Izan ere, Automobilgintzako Eskualdeen Aliantzaren buru izateaz gain, Euroeskualdeko lehendakaritza ere hartu du bere gain, eta mugaz gaindiko zenbait laguntza deialdiren abiaraztean hartu du parte. POCTEFAk Pirinioetako Lan Elkartearen babesean eman ohi dituen laguntzez gain (lehen fasean 11 milioitik goitiko finantzaketa lortu da 35 proiektutarako), Euroeskualdeak Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren deialdi berritzaile bat ere egin du.
Foru Komunitateak Europako zenbait ekitaldi hartu ditu, orobat, eta lan esanguratsua egin du beste foro batzuetan, hala nola Arku Atlantikoan. Pirinioetako Lan Elkartearen burua ere izanen da 2025ean.
Foruzaingoaren Lanaldien eta Ordainsarien Erregelamendua onetsi da
Herritarrei polizia- eta segurtasun-zerbitzua hobeki ematea ahalbidetzen du, antolamendu aurrerapenei esker
Nafarroako Gobernuak Foruzaingoaren ordutegiei, lanaldiei eta ordainsariei buruzko Erregelamendua onetsi zuen urrian. Tresna honek herritarrei polizia- eta segurtasun-zerbitzua hobea ematea du helburutzat, eta hobetu egiten ditu agenteen lan- eta antolamendu-baldintzak, zerbitzuak betetzeko sistemen bitartez (kasurako, ordu baliagarriak edo deiak ezartzea).
Erregelamendua aplikatzeak 23,2 milioi euroko kostua du, atzeraeraginezkoa baita 2019ko urtarrilaren 1etik, 2018ko Polizien Legearen garapena oinarri hartuta.
Beste hobekuntza-proiektu batzuk
Ekonomia, klima aldaketa, digitalizazio eta gardentasunaren arloetako jarduketei buruzko gakoak
Zentroetarako laguntza eta beka gehiago. Euskaltegietan 5.000 pertsona baino gehiago daude matrikulatuta
Euskarabideak hala zentroak nola ikasleak finantzatzeko egindako aurrekontu apustu bikoitzari esker handitzen ari da irakaskuntza horretara oztopo ekonomikorik gabe jotzeko aukera (2,5 milioi zentroetarako laguntzen deialdirako, eta 350.000 ikasleentzat); hori horrela, zentro publikoetan eta gizarte ekimeneko zentroetan izena emanda dauden 5.000 pertsonen erdiek dute laguntzaren bat. Ildo hori garrantzitsua da hizkuntza biziberritzeko prozesuan, hezkuntza arruntarekin batera (D ereduak % 30eko muga gainditu du 3 urteko aurrematrikuletan) eta sentsibilizazioa eta prestigioa zabaltzeko beste kanpaina batzuekin batera, zeinek isla ere izan baitute Nastat-en estatistiketan.
Standard & Poor’s agentziak, gainera, Nafarroari eman dio Espainiako autonomia erkidego batentzat izan litekeen kreditu kalifikaziorik handiena
Standard & Poor’s arriskua sailkatzeko agentziak berriz eman dio Nafarroari Espainiako autonomia erkidego batentzat onartutako kreditu kalifikaziorik handiena. Nafarroak AA− ratinga eta perspektiba egonkorra ditu, eta Espainia osoa baino bi maila gorago dago.
Horrela, Foru Erkidegoa da maila goren horretako ebaluazioa duten Europako bi eskualdeetako bat. S&P-k adierazi du Nafarroa, dituen kreditu ezaugarriengatik, Espainiaren gainerakoa baino erresistenteagoa dela krisi-egoeran.
Eskaintzaren helburua da zerbitzuak indartzea herritarrentzako arretan aurrera egiteko
Gobernuak aurkeztutako deialdien helburua da zerbitzuak indartzea, herritarrei ematen zaien arretan aurrera egiteko, eta enplegu publikoen egonkortasunean, sendotzean eta kalitatean sakontzeko. Eskaintza bat dator behin-behinekotasuna murriztearen aldeko apustu estrategikoarekin, hezkuntza- eta osasun-sistema indartzearekin, eta, Administrazio Nukleoari dagokionez, administrazio modernoa, eskaera berriei erantzuten diena, garatzeko funtsezkotzat jotako bost oinarriak (berdea, soziala, digitala, XXI. mendeko administrazioa eta larrialdiei erantzutea) indartzearekin.
Erakunde berriak herritarren batzar bat sortu du eta uholde arriskuetara egokitzeko laguntzak aktibatu ditu
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sortu berri den Nafarroako Klima-aldaketaren Bulegoa sartu du bere egituran, eta dagoeneko gauzatu ditu bere lehen jarduerak, hala nola herritarren batzar bat sortzea, 5 milioi euroko laguntzen deialdi bat egitea toki entitateek beren hiri inguruak egokitu ditzaten uholde arriskuei aurre egiteko eta LIFE NAdapta proiektuaren lehen emaitza praktikoak aztertzea.
Webguneak laguntzei buruzko informazioa zentralizatzen du, eta gardentasun osoz ematen du laguntzen kudeaketaren eta gauzapenaren berri.
Next Generation funtsen Nafarroako webgunearen bertsio berriak bi helburu hauek ditu: batetik, SEMaren gaineko informazio guztia zentralizatzeko beharrari erantzutea, eta bestetik, gardentasunez erakustea funtson kudeaketa eta gauzapena.
Azalean honako hauek ageri dira: Nafarroako deialdietarako sarbidea, eta foru komunitate barruko eta kanpoko lizitazioak; funts horien eskuragarritasunari buruzko informazio erabilgarria; haiekin lotutako berriak; laguntza zerbitzuetarako estekak, eta Gardentasunaren atalerako sarbidea.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak lan bitartekaritzako plataforma berria jarri zuen martxan 2024ko apirilean
Bitartekaritza plataforma berria enpresentzako zerbitzu berriaren parte da. Zerbitzu horrek helburu hauek ditu: Nafarroako enpresetatik gertuago egotea, haien beharrak ezagutzea, eta enplegu politikak egokitzea eskulanaren eskaera espezifikoei erantzuteko, kalitatezko enplegua sortzeko eta Nafarroako enpresa sarearen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko.
Konpromisoa gardentasunarekin eta herritarrei kontuak ematearekin
Foru Gobernuak plan bat abiarazi du politika publikoen ebaluazioa bultzatzeko, ebaluazioaren, gardentasunaren eta herritarrei kontuak ematearen kultura sustatzeko, bai eta plan, jarduera eta araudien eraginkortasuna eta efizientzia sustatzeko ere.
Helburu horrekin, Zerbitzu Publikoen Ebaluaziori eta Kalitateari buruzko 25/2005 Foru Legea eguneratzea sustatuko du, eta jarraipenerako eta analisirako tresna berriak prestatuko ditu. Tresna horien emaitzak webgune berri batean kontsultatzen ahalko dira. Langileak prestatzeko eta Gobernuko departamentuen artean ebaluazio metodologiak zabaltzeko ekintzak bultzatuko ditu.
Nafarroako zentroa Espainian hautatu dituzten hamar zentroen artean dago
Nafarroako Unibertsitate Ospitalea (NUO) Europar Batasuneko Zentro Onkologiko Integralen Sarerako erakunde afiliatu hautatu dute. CraNE (European Network of Comprehensive Cancer Centres) izeneko baterako ekintza bat da, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren (EBCP, ingelesezko siglak) ekimenari erantzuteko. Ekimen horretan ezartzen da ezen, zentroaren akreditazioaz gain, Europako Batzordeak 2025etik aurrera sare bat sortuko duela Europar Batasunerako, zeinak lotuko baititu estatu kide guztietan onartutako Zentro Onkologiko Integralak (CCC, ingelesezko siglak). NUOa Espainian hautatu dituzten hamar zentroen artean dago.
Europako SEM funtsen 3,2 milioi irisgarritasuna, efizientzia eta zibersegurtasuna hobetzeko
Hiru deialdi eta proiekturen bidez, administrazio digitala bultzatu nahi da 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Nafarroako udalerrietan. Alde batetik, toki erakundeetan administrazio elektronikoaren plataformak ezartzearen eta hobetzearen aldeko apustua egiten da, herritarrei zerbitzu telematikoak emateko (adibidez, egoitza eta erregistro elektronikoa). Bestetik, gizartearen eta enpresen irisgarritasuna sustatzen da askotariko kanalen bidez (adibidez, “012”aren bitartez emandako zerbitzua).
Nafarroako Gobernuak toki erakundeen esku jartzen ditu, orobat, datuak babestu eta erreplikatzeko eta udalei zibersegurtasuna emateko tresnak.
Estatuaren gainerakoan baino lau aldiz gehiago erabiltzen da Nafarroan bitartekaritza
Komunitateak aurrera egin du gatazken judizializazioa murrizteko bitartekaritzaren aldeko apustuan; hala bada, gure lurraldean egin dira Estatuko familia bitartekaritza eta bitartekaritza zibil guztien % 4tik gora, eta bitartekaritza penal guztien % 26. Eskualdeko auzi tasa batezbestekoa baino 30 puntu txikiagoa da. Nafarroa Justizia Errestauratiboari, Bitartekaritzari eta Jardunbide Errestauratibo Komunitarioei buruzko Foru Legea garatzen ari da, eta lege horrekin Nafarroako Bitartekaritza Erregistroa sortuko du, prozesuen kalitate estandarrak handitzen jarraitzeko.
Nafarroak gardentasunarekin eta parte-hartzearekin duen “goi mailako konpromiso politikoa” aintzatetsi dute
Apirilean Nafarroa hautatu dute Gobernu Irekirako Aliantzan (Open Government Partnership) parte hartzeko. Horrek esan nahi du aliantzan sartzeko azken deialdian hautatutako Estatuko komunitate bakarra dela. Aliantza 2011n sortu zuten Barack Obama AEBetako presidente ohiak eta munduko beste lider batzuek, demokraziak indartzeko parte-hartzearen, lankidetzaren eta gardentasunaren bidez.
Foru Komunitatea hauta zezaten kontuan hartutako irizpideen artean daude, besteak beste, honako hauek: “goi mailako konpromiso politikoa, jurisdikzioak gobernu irekiaren erreformetan izan duen historiala eta tokiko gizarte zibilarekin duen inplikazioa”.